Iruña

                                 Iruña

Iruña, Nafarroako hiriburua da . Hiri txiki bat da beraz toki batetik bestera bizikleta edo busa hartzea gomendagarria da. Gauza ugari ditu ikusteko hala nola Takonerako parkea, Yamaguchi parkea edo Santa Maria Katedrala. Baita ere, futbola gustuko baduzu, hainbat futbol zelai daude, esanguratsuena, Osasuna taldearena Sadar deiturikoa, zein egun batzuetan bisita gidatuak egiten dira zelaia ikusteko eta Osasunako futbol taldearen historia ezagutzeko. 

Beste jarduera interesgarri bat, bisita gidatu bat dago entzierroaren ibilbidearekin. Bisita San Lorentzo elizan hasiko da, San Fermin Kapilara eta Uztailaren 7an prozesioan irteten den santuaren irudia dauden tokian. Hiriko harresietatik Corralillos del Gas ikusiko dugu. Festetan toreatuko diren zezen guztiak biltzen dira bertan. Handik, Santo Domingoko Kortetara hurbilduko dira. Bertan igarotzen dute gaua egunero entzierroan ateratzen diren sei zezenek. 850 metroak egingo ditugu zezen-plazaraino. Bidean, Udaletxeko Plazan geldituko gara, eta bertan, uztailaren 6an, Txupinazoaren suziriarekin, festa hasten da. Uztailaren 14an iruindar guztiok kandelak piztuta bildu ginen Pobre de Mi-n agurtzeko.

Entzierroaren monumentua eta Hemingwayren monumentua ere ikusiko dira, eta amaitzeko, Gazteluko plazan, Cafe Iruña ospetsua dagoen hiriko gune nagusian, idazle iparramerikarrak hainbat aldiz «Fiesta» eleberrian izendatua.

Hau guztia esanda, esan dezaket Iruña oso hiri ederra dela eta hainbat gauza interesgarri daude ikusteko. Baita ere, hirira heltzeko hainbat leku ezberdin daude adibidez; kotxez, trenez edo hegazkinez. Hiria ere ondo komunikatuta dago leku guztietatik mugitzeko.

2 comentarios en «Iruña»

  • Manuel
    enero 18, 2023 a las 9:28 am

    Eskerrik asko. Oso erabilgarria izan da

  • HodeiManu
    enero 18, 2023 a las 9:30 am

    BAIiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii

Deja una respuesta

No se publicará tu dirección de correo electrónico. Los campos obligatorios están marcados con *.

*
*
Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos <abbr title="HyperText Markup Language">HTML</abbr>: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gurecookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako .plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies